XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kareagaetxea uri-dorrea Barroetatarren esku geratu zan XVII. gizaldian, ezkontza bati esker.

1725ean Migel Ignacio Barroeta eta Ansotegik etxea berreregi eban, Elixabarria elizearen ondoan dagoan plazatxorantz zabalduaz (93) Une horretako maiatzean, Migel Ignacio Barroetak bere etxearentzako lekua behar ebala alegatu eban. Udalak eskaria onartu eban (M.U.A., Akta liburua C 14A, 39. orr.).

Oinplanoari trapezioaren itxurea emon jakon eta kokalekua kokaleku, egiturea apur bat aldatu ahal izan zan.

Erabarritu samar dagoan arren, armarria, huts-guneen inguruak, atarte zolatua eta jatorrizko eskailerearen tarte batzuk artatu dira.

Gaur egun, lehenengo solairuan batzokia dago.

Barrokoan erabarritutako uriko beste dorre bat Ansotegi etxea dogu: leihoak eta oinplanoa, L itxurakoa, handiagotu ziran eta lorategia be jarri jakon.

Lorategia sarratu zanean, lehenengo pelotalekua izango zana sortu zan.

Etxe honen kokalekua eta ezagutu dituan aldaketak ezinbestekoak jakuz uribilduaren beraren urigintzako bilakaerea ulertu ahal izateko.

Bidarte jauregia landa-eremuan egoan baina Markina zabaldu egin danez, izaera hori zati batean behintzat galdu egin dau.

Dana dala, jatorrizko ezaugarriren batzuk oraindino ikusgai dagoz: atzealdeko lorategia eta Murga izenez ezagutzen dogun basoa.

Eraikinak, gaur egun, hainbeste eta hainbeste eraldaketen frutu, oinplano konplexua dauka eta ganaldea zenbait isurialdekoa.

Jatorrizko Bidarte dorreari zati bat atxiki jakon Errenazimentu garaian, hain baten 1547an; horren lekuko, erdi-puntuko arkudun sarrerea, Bidarte armarriagaz (94) Datu hori Maria Teresa Murgak jakinarazo euskun.

Oinplanoa jauregiaren mugetan dagozan bideetara arte eroan eban Francisco Xabier Murgak, dorrean bizi izan zan abizen horretako lehenengoak, 1737an.

Honek, beste solairu bat gehitu eutson adreiluz, lagarrez apainduta, eta Murgatarren armarria be jarri eban (95) M.U.A., Akta liburua C 14A, 163-164 eta 166-167. orr.

Aurreko fatxadearen aurrean dagoan gune hiruangeluarrak sarrerara garoaz, sarrereari handiusteko itxurea eta monumentu itxurea emoten deutsa horrek.

Fatxada horretako huts-guneak bost ardatzetan dagoz, barandak daukez, urtenak dira eta hiru solairu hartzen dabez, azkena inposteak banatzen dauala.

Atzekoan, galeria bikotxa dago erdi-puntuko seina arkugaz altuera bakotxean, hegosartaldeko ertzean arkitrabaturiko bi huts-gune dagozan arren.

Jauregi honetan altzari mordo bat dago; balio handia dauke eta egituran egin diran eraldaketak eraldaketa, eskaileretan adibidez, artapen egoera onean dagoz.

Urrixate dogu landa eremuko beste jauregi bat.

Bolumenari jagokon eskemea esan dogunaren lakoa da.

Fatxada nagusiaren aurrean, sartaldeari begi, errekarriz lauzaturiko gunetxoa dago; gunetxoa hormatxo batek sarratzen dau, borlaz apainduta.

Fatxadearen eskemea, aitatu dogu: huts-guneak ardatzetan antolaturik, garrantziarik gehien erdiko ardatzak baina erdian dago baita armarria.

Sarreratik, ataburuduna, atarira joaten da eta eskailerea, ohi dan legez, ezkerrean dago; argia, altuera desbardinetan dagozan bi leihotan zehar sartzen da.

Bestelakoetan, ez daukagu itzal handiko eraikin honeen ganeko agiririk eskura; izan be, informazino hori biltzen daben agiritegietara jotzerik ez dogu izan.

Ondorioz, datua egiaztatzea, gauza erreza, ezinezko bihurtu jaku.

Kontua ez da barria ze agiritegi pribatu danetan gauza bera gertatu jaku, ateak itxita aurkitu doguz, itxura batean kulturarekiko sensibilizazino handiagoa egonda.

Pintzelez egindako apaingaiak egoera negargarrian dagoz.

Dana dala, Ybarraren Escudos... liburuan, 35-42. orr., armarria agertzen da eta Ybarrak diño etxean egoala.

Barrua zelan antolatuta egoan, Ybarraren Monumentos... lanean dagoan krokisean ikusi daikegu.